enpresa

Eraikuntzan eta mota guztietako obra zibilak nahiz eraikuntzak kudeatzen lan egiten duen enpresa da ERRETI. Euskal Herrian urte askotako esperientzia du, eta bertan eman zituen lehen urratsak 1991n, hainbat izenekin. Azkenik, 2001ean, ERRETI ERAIKUNTZAK, S.L. izenarekin finkatu zen.


Urte horietan, profesional talde kualifikatua sartu da enpresaren egituran; horrela, burutu diren askotariko inbertsioekin batera, gure jardueren funtzionamendu eta garapen egokia ziurtatuz.


Enpresaren jarduera hasi zenetik, eraikuntza enpresa bati dagozkion obra ugari egin ditugu; esaterako, etxebizitza kolektibo libreak, bi bizitzako etxeak, familia bakarreko etxeak, eraikin berezi eta industrialen eraikuntza, etab.


Gaur egun, ondorengo negozio arloetan jarduten da batez ere ERRETI:

  • Enpresa publiko eta pribatuentzako mota guztietako etxebizitzen eraikuntza.
  • Partikularrentzako edozein motatako eraikuntzak.
  • Mota guztietako etxebizitzen sustapena.
  • Edozein motatako eraikinen eraikuntza: Ospitaleak, irakaskuntzarako eraikinak, industria zein zerbitzuen pabiloiak, eta abar.
  • Obra zibilaren eraikuntza: errepideak, zubiak, eta abar.