zerbitzuak

Erreti Eraikuntzaken zerbitzuen zerrenda

Familia bakarreko eta bi bizitzako etxeak

Familia bakarreko etxeak, bi bizitzakoak, txaletak, baserriak... mota guztietako etxeak eraikitzen esperientzia handia dugu, partikularrentzako zein sustatzaile profesionalentzako.


Obra berria egiteko, berriztatzeko edo edozein motatako birgaitze lana egiteko asmoa baduzu, zure proiektua hasieratik amaieraraino prezio onenean errealitate bihurtzeko aholkularitza osoa eskaintzen dugu.

Etxebizitza blokeak

Batez ere enpresa sustatzaileei zuzenduta, edozein eraikuntza proiektu eta beharrezkoa balitz urbanizazio proiektu egiteko gaitasun nahikoa baino gehiago daukagu. Gainera, proiektuaren zati bat gauzatu ahal dugu; espezialistak gara lurra mugitzen, zimenduak jartzen, egituran eta igeltserotzan.

Industria-pabiloiak

Industria eraikuntzako edozein proiektu egiten espezialistak gara, prezio eta epe oso lehiakorretan. Gipuzkoan zehar egin ditugun lan ugarien bermea daukagu.

Irakaskuntzarako eraikinak, ospitaleak, etab.

Etxebizitzarako ez diren eraikinen alor zabal hori gure beste indarguneetako bat da, horrelako lan ugari egin baititugu. Aipatzekoak dira azken urteetan burutu ditugun gasolina-zerbitzuguneak, supermerkatuak, 3. adinekoentzako egoitzak eta ikastolak.

Obra zibila

Tarteka zubiak, errepideak, hornikuntzak eta saneatzea burutzen ditugu.


Erreti Eraikuntzak, S.L. gure enpresak edozein obratarako nahikoa kaudimen tekniko eta profesional dauka. Hain zuzen ere, Administrazioarekin kontratatzeko moduan dago. Izan ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialean, obren enpresa kontratista bezala erregistratuta dago; eraikuntzen atalean, mailarik altuenean sailkatuta dago, 2,4 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duten Zerbitzuen edo Obren kontratu lizitazioetan parte hartu ahal izateko.

Eraispena eta eraikuntza

Eraisteko eta eraikitzeko gure aurrekontuak oso lehiakorrak dira, eta berme handienak dituzte. Guztiaz arduratzen gara.